Goizean goiz hasi ziren Autodeterminazioaren aldeko jarduerak. Lehenik, Autodeterminazioa hitza irakur zitekeen mural erraldoi bat margotu zuten. Ondoren, musika, olerkiak eta komunikatuen txanda izan zen. Gero, herritarrekin Nazioa berba irudikatu eta argazkia atera zuten 150 elgoibartar inguruk. Azkenik, pintxoak eta ardoa banatu ziren Plazara gerturatu zirenen artean.
Elgoibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen ere ari dira “Euskal Herriak autodeterminazioa” lelopean ekintzak antolatzen. Honakoak dira datozen asteetarako prestatuta daudenak.
Elgoibar
• Abenduak 14, 21:30, Zinea Herriko Antzokian. “El Viento que agita la cebada”
Mendaro
• Azaroak 25, 10:30 Alkortara Korrika I. Igoera
Mutriku
• Azaroak 23, 19:00, Kotxe karabana
• Azaroak 25, 13:00, Giza katea plazan.
Soraluze
• Azaroak 25, 12:30 Ekitaldia plazan