"Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen" nazioarteko mintegia antolatu du IMHk

elgoibarren.net 2006ko aza. 28a, 11:00

Azken ordua: “Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen” nazioarteko mintegiak 170 lagun bildu ditu IMHko Areto Nagusian. POPBL-Project Organized and Problem Based Learning- metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak aurkeztu dira eta Unibertsitate, Lanbide Heziketa, Batxillergo eta Lehen hezkuntzan metodologia hauen erabilgarritasuna azaldu da.

Gazteen jarrera eta motibazioa lantzeko metodologiak

1706642005410 "Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen" nazioarteko mintegia antolatu du IMHk

Mintegiari hasiera eman dio Iñaki Mujika Lanbide Heziketako Sailburuordeak, eta Joxe Mari Elola Tknikako Zuzendariak itxi du. Hizlariek orain arte izan dituzten esperientziak azaldu dituzte, gazteen jarrera eta motibazioa lantzeko erabiltzen ari diren metodologiak ikustaraziz. IMHko mekanizazio bidezko produkzioko ikasleak ere bertan izan dira bizitzen ari diren esperientziari buruz bere lekukotasuna emateko.

Hitzaldi guztiak eta bideoak IMHren webean
Mintegiko hitzaldiak IMHren webean eskuragarri daude eta irudi-hitzaldiak bideoz jaso direnez, ahalik eta lasterren esegiko dira webean.

Mintegiaren helburuak izan dira:
• POPBL (Project Organized and Problem Based Learning) metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak azaldu eta ezagutarazi metodologia honen erabilgarritasuna Lanbide Heziketa barrutian. POIren helburua da enpresek eskatzen duten profil profesionala garatzea, etorkizuneko teknikariek bete beharreko gaitasun tekniko, balore eta jarrerekin; horretarako ikaslean oinarritutako metodologia garatzen du, irakasle taldearen tutoretzaren bidez irakasi-ikasi prozesuan ematen diren esperientziak elkarrekin partekatu ahal izateko.
• Informazio elkartruke eta gerta daitezkeen kolaborazioentzat bilgunea sustatu.

1706642005446 "Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen" nazioarteko mintegia antolatu du IMHk

1706642005477 "Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen" nazioarteko mintegia antolatu du IMHk

Ondorengo esperientzia aipagarriak aurkeztu dira:

• Aalborg Unibertsitateko (Danimarka) Ingeniaritza Fakultatea
• Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
• Huhezi (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Fakultatea)
• IMH (POI - Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza, fabrikazio eta diseinu irakasle taldeen kasuak)

Informazio gehiago:
IMHren webgunean (informazio gehiago eta egitaraua).
→ Tolon; informatika eta teknologia zale baten bloga