Balkoi zati bat erori da San Bartolome kalera

elgoibarren.net 2006ko abe. 5a, 12:51

San Bartolome kaleko 25. zenbakian balkoi zati bat erori da kalera. Zorionez, susto bat besterik ez da izan, jauzi diren balkoi zatiek ez baitute inor zauritu. Udaltzainek zintzilik geratu diren zati arriskutsuak kendu dituzte, eta, dirudienez, ez dago oinezkoentzako arriskurik.

 
 
 
Goizean zehar ibili diren haize bolara indartsuek eta egurrezko balkoiaren egoera kaskarra izan dira, antza denez, San Bartolome kaleko 25. zenbakiko 2. pisuko balkoi zatiak erortzearen arrazoia. 
Udaltzainek eta brigadako langileek zinta batekin inguratu dute arrisku-gunea, ondoren, zintzilik geratu diren zati arriskutsuak kendu dituzte eta kalean geratu diren zakarrak ere garbitu dituzte jadanik.
 

1706642000920 Balkoi zati bat erori da San Bartolome kalera

1706642000956 Balkoi zati bat erori da San Bartolome kalera