Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean

elgoibarren.net 2006ko abe. 21a, 11:22

Hiru urteren ostean, zuzendaritza talde berriak hartu du Morkaiko Mendizale Elkartearen ardura. 9 lagunek osatzen dute zuzendaritza berria. Morkaikoko presidente berria, berriz, Andoitz Agirregomezkorta izango da. (Ikus barruan: 2007ko ekintzen Egutegia)

 
 
 
 
Andoitz Agirregomezkorta, presidente berria 

1706641970932 Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean

Azkenengo Ohiko Batzarrean (abenduak 20an) aurkeztu zuen Aitzol Arriolak, orain arteko presidenteak, zuzendaritza berria.
Honako hauek osatzen dute zuzendaritza: Aitor Zubiaurre, Iñaki Laskurain, Aitzol Garmendia, Abel Arriaga, Aitor Olasolo, Hector Garrido, Jon Urbieta, Aitor Romera eta Andoitz Agirregomezkorta. Azken hau izango da presidente berria.
 
1.461 bazkide zeuden Ohiko Batzarrera deituak, baina bakarra agertu zen, iaz baino bat gehiago. Hortaz, zuzendaritza berriak ez zuen arazo larregerik izan bazkideen onespena jasotzerako orduan.

2006. urteko balantzea
Aitzol Arriola, azken 3 urteetako presidenteak 2006. urteko balantzea egin zuen. Hona hemen daturik esanguratsuenak banan-banan.

• 13 irteeretara 500 lagun etorri dira.
• Mendi Itzuliak 252 laguneko partaidetza izan zuen.
• Karakaterako Igoeran 38 lagunek (20 elgoibartar) parte hartu zuten eta jende asko egon zen ikusten eta animatzen.
• Antolatutako bi diaporama emanaldietara (Josune Bereziartu eta Panpi Olaizola) 60 pertsona joan ziren.
• Iazko Argazki Lehiaketan 22 argazkilarik parte hartu zuten eta 250 lagun pasa ziren erakusketatik.
• Finalista Egunean 80 haurrek jaso zuten domina bana.
• Bi ikastaro antolatu dituzte. Zuhaitzak ezagutu eta identifikatzeko ikastaroan (Aranzadi Botanikako lagunen laguntzaz) 12 mendizalek eman zuten izena. Mendiko segurtasunari buruzko oinarrizko ikastaroan, berriz, 40 lagunek jaso zituzten Mendi Federakuntzako adituen irakaspenak.
• 2006an 303 federatu-txartel egin ditu Morkaikok. *2007ko federatu txartela egin nahi izanez gero Morkaikoren egoitzatik pasa: astelehen eta ostegunak, 19:00etatik 20:30era (Aurten, abenduan eta urtarrilean bakarrik federatuko dituzte txartelak).
 
Bestalde, badoan urte honetarako bi helburu nagusi jarriak zituztela adierazi zuen Aitzol Arriolak: “Iturrien konponketa eta Elgoibarko Mendi Itzulia osatuko duen PR-a markatzea ziren bi helburuak. Sargoateko eta Iru-Iturriko iturriak konponduta daude Udalaren diru laguntzari esker. PR-a ere bukatua dago Debegesa eta Udalaren laguntzaz”.

Azken 3 zuzendaritzak batuta

 
 
 
 
 
 
 
2007rako helburuak

1706641971003 Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean

Lehenengo helburua, “zuzendaritza aldaketa behar den bezala egitea” izango dela azaldu zuen Arriolak. “Badoan eta datorren Zuzendaritzan artean 2007ko egutegia itxi dugu, eta, guztira 12 irteera izango dira, horietatik bi aste-bukaerakoak. Aurten zeharkaldiko eski irteera bat ere izango da. Urtero antolatzen diren ekintzek ere bere horretan jarraituko dute: Finalista Eguna, Elgoibarko Mendi  Itzulia, Argazki Lehiaketa, Sargoateko erromeria, Aizkorriko irteera eta Karakaterako Igoera
Esker onak
Zuzendaritza honen partetik eskerrik asko bazkide guztioi gure ekintzek orokorrean izan duten harrera onagatik. Gustura jardun dugu gauzak ahal genituen ondoen egiten. Datorren zuzendaritzak ere harrera beroa izango duen ziurtasuna daukagu”.