Aitor Romeraren argazki batek irabazi du Morkaikoren Argazki Lehiaketa

elgoibarren.net 2006ko abe. 26a, 14:01

Dolomitetan (Italia) ateratako Saussolongo izenburuko argazkiarekin irabazi du Aitor Romerak Morkaiko Mendizale Elkartearen 2006 urteko Mendi Argazki Lehiaketa. 150 euro poltsikoratu ditu irabazleak. Ikusleen Saria, berriz, Victor Ramalentzat izan da "Urak dakar edertasuna" argazkiak jaso baititu boto gehien argazkiak Kultur Etxeko sotoan erakusgai egon diren astebetean. Honek, 100€-ko saria poltsikoratu du.

 
 

Ikusleen argazki gustokoena

Ikusleen artean egin dugun zozketan Luis Mª Zabaletari tokatu zaio mendiari buruzko liburu zoragarri bat.
Balorazio positiboa 
Morkaiko Mendizale Elkartetik adierazi dutenez, "ekitaldi arrakastatsua izan da aurtengoa. Maila handiko 38 argazki aurkezteaz gainera, 300 pertsonatik gora pasa baitira erakusketatik".