Lehenengo urtea izanik, zenbait akats egin dituztela adierazi dute
Urgaziko kideek beraien blogean, “nolanahi ere, datorren urtean sortu
berri dugun tradizioari eusteko asmoa dugu eta aurtengotik abiatuta
hutsak zuzentzen ahaleginduko gara” gaineratzen dute, besteak beste.
10 elgoibartarrak Azpeitiko San Silbestrean
Elgoibarko San Silbestrea lehiakorra ez izatea erabaki zuten antolatzaileek, eta hortaz, ez zen dortsalik, ezta irabazleentzako sari berezirik ere egon. Inguruko herrietan, ordea, egiten dira San Silbestre lehiakorragoak, hauetako bat Azpeitian. Bertan, 10 elgoibartarrek parte hartu zuten. Urgaziren blogean bertan agertzen dira antxintxikarion denborak.