Gabonetan ere erosketak Mendaron egitera animatzeko kanpaina hasiko du astelehenean Mendaroko Udalak

Barren.eus 2023ko aza. 29a, 16:30

Kanpaina horren baitan, erosketak herrian egiten dituzten bezeroak saritu nahi ditu Udalak, eta hala, 25 euroko erosketa bakoitzeko, kanpainaren lelodun poltsak banatuko dituzte kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan (esistentziak agortu arte). Ondorengo establezimenduek parte hartuko dute kanpainan: Lutximak ile-apaindegiak, Roteta jandari dendak eta Euskonatura masajeak-ek Mendarozabalen; Leire jantzi dendak, Sonia janari dendak, Naia ile-apaindegiak, Nora hortz klinikak eta Saint-Gerons txokolategiak Azpilgoetan; Antxon harategiak Garagartzan; eta Morroskillok, Coviran janari dendak, Art-fruit fruta dendak, Galle-tiak gozo dendak, J.Fernandez farmaziak, Puxika goxoki dendak, Ederki estetikak-ek, Lasaitze masajeak-ek eta Olatz ile-apaindegiak Herriko Enparantza bueltan.