Kirolaren inguruko hitzaldia eskainiko du Maite Maiorak Mendaron

elgoibarren.net 2014ko abe. 17a, 09:59
 
Herritarren omenaldia jaso zuen Maite Maiorak orain gutxi, Kontzezio azokan, eta orain, bere esperientzia eta bizipenen bitartez, gaztetxoak kirolera hurbiltzeko hitzaldia eskainiko du kirolari mendaroarrak bere herrian. Bihar, abenduak 18, izango da hitzaldia. 

 

 

Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia, eta “Kirola gustoko dut…” izenburupean eskainiko du saioa Maite Maiorak. Udaletxeko pleno aretoan izango da, eguenean (abenduak 18), 18:30ean hasita.