Potologuak umorezko bakarrizketa saioa eskainiko dute gaur Elgoibarren

elgoibarren.net 2014ko abe. 12a, 12:13
 
Bodologuak saioarekin lortutako arrakastak bultzatuta, bigarren bakarrizketa saioa estreinatu zuten Egoitz Lasak, Nagore Aranburuk eta Mikel Pagadizabalek, Potologuak, eta Elgoibarrera datoz gaur (abenduak 12) lan horrekin. Bodologoak-en jarraipena daPotologuak antzezlana, "barre algarak sortzeko helburuz idatzitakoa". 

 

 Umore dosi handiko bakarrizketak eskainiko dituzte, eta tartean galdera hauei eta antzeko beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira: Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme-alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana arropa garbiarekin joaten ez denari zer egiten diote? 

 Herriko Antzokian izango da, 20:30ean. Sarrerak www.kutxa.es bidez eta Elgoibarko Kultur Etxean ere izan dira salgai, baina gaur leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.