•Raid probak, azaroaren 19an
Orientazio raid proben inguruko hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren aurtengo mendi emanaldi zikloa. Euskal Herriko raid proben ligan lehen postuan dauden Imanol Garaizabal elgoibartarra eta Aaron Garmendia laudioztarra gonbidatu ditu Morkaikok, indarra hartzen ari den kirol modalitate honen inguruko azalpenak eman ditzaten.
•Pioletak dantzan, azaroaren 27an
Bigarren emanaldian "Pioletak dantzan" izeneko ikusentzunezkoa eskainiko du Iñigo Andola eskalatzaileak. Pirinioetako hainbat mendi eta paretetan eginiko eskalada saioak batu ditu Andolak 40 minutuko ikusentzunezko lan honetan.
•Mahai-ingurua, abenduaren 2an
Mendiko lasterketen inguruko mahai-ingurua antolatu du Morkaikok abenduaren 2rako. Lasterketetan dihardute hiru emakumek hartuko dute parte solasaldian: Uxue Fraile, Silvia Trigueros eta Maddi Arrazolak. Ainhoa Lendinezek gidatuko du saioa.
•Alex Txikin eta Ekaitz Maiz, abenduaren 11n
Alex Txikon lemoarrak eta Ekaitz Maiz nafarrak Karakorum (Pakistango) mendikatean daude Trango Dorreetan eginiko eskaladak azalduko dituzte Morkaikok eta Arnaldo askatu herri ekimenekoek elkarlanean antolatu duten emanaldian. Munduko pareta bertikal garaienak dira sei mila metrotik gora dauden orratzok. 2.000 metroko maldak eta 90ºko jaitsierak dituzte.
•EskandinaBike, abenduaren 18an
Julen Salaberria, Eñaut Izagirre eta Mikel Arosa elgoibartarrek joan den udan Norbegian barrena eginiko bizikleta bidaiaren kontakizunarekin amaituko da aurtengoz mendi emanaldi zikloa.
- Musika eskolan eta Herriko Antzokian: Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan eskainiko dituzte emanaldi guztiak, bat izan ezik: Alex Txikonen eta Ekaitz Maizen saioa Herriko Antzokian emango dute. Ordu berean hasiko dira guztiak, 21:00etan.
Informazio osoagoa: morkaiko.net