Bi irteera: M17-18 eta A5-9

Morkaiko 2012ko mar. 2a, 12:05

Kaixo lagunak!! Izen emateak irikita ditugun bi irteeraren berri eman nahi dizuegu. Hona hemen xehetasun guztiak:

 

1.-Mendi eskian eta oinez Pirinioetan, martxoak 17 eta 18 

Martxoaren 17-18ko astebukaeran mendi irteera antolatuko dugu Pirinioetara. Bi irteera desberdin antolatuko ditugu:
  1. Mendi eski irteera: Mendi Eski taldekoek antolatuta, Arkaitz Irureta antolatzaile moduan. Alde batetik mendi eskian ibiliak direnentzako ibilbidea egongo da baina bestalde mendi eskian hasi berriak direnentzako edo hastea nahi dutenentzako plangintza ere egongo da.
  2. Raketekin oinezkoentzako mendi irteera: Izena ematen duten jendearen araberako planak egongo dira. Ibilbideak ez daude oraindik guztiz zehaztuta eta itxita, hala ere, antolatzaileek argi dute erakargarriak izateaz gain, elurraren baldintzen arabera eta segurtasuna bermatzeko lehentasunarekin aukeratuko direla.
  Irteera honetan antolatzaileek duten esperientzia eta ezagupenetaz baliatuta guztiok biegun polit eta interesgarri pasatzea da helburua. Beharrezko materialik ez dutenentzako, alokatzeko laguntza ere eskainiko dugu. Horrela bada, jarri lehen baitlehen gurekin kontaktuan, mesedez.
  Irteera ordua eta prezioak zehaztu gabe daude oraindik. Gogoa eta gutxieneko forma fisiko bat edukitzea besterik ez da behar. Beraz, interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan astelehen eta ostegunak Errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30), edo emailez: morkaiko@morkaiko.net edo/eta pirukeriak@gmail.com.
 
2.- Aran bailarara mendi irteera Aste Santuan

  Egin al duzu Aste Santurako planik? Egun horietan zer egin ez badakizu, gurekin Val d´Aran-era etortzera gonbidatu nahi zaitugu. Mendia, elurra eta lagunartea uztartuko ditugu, eta euskal izena daukan bailara zoragarri hura ezagutuko dugu. Nahi duenarentzat, gainera, eskiatzeko aukera ere izango da (Baqueirako estazioa 18 kilometrora dago).

  • Egunak: Apirilaren 5etik 9ra (biak barne)
  • Ostatua hartuko dugun herria: Vielha
  • Hotela: Hotel Pirene 
  • Logelak: 6, 5 eta 4 lagunentzako logelak hartu ditugu.
  • Prezioa: 160 € (pentsio erdia eta autoetako gasolina. *Izena ematerakoan ekarri behar da dirua).
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 22 (25 lagunentzako tokia hartu dugu)

Oharrak:

  1. Autobusa hartzea oso garesti irteten denez, autoetan joango gara.
  2. Mendi-irteerak aurrerago zehaztuko ditugu, baldintzak zein izango diren baloratu ondoren.
  3. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero: 653 010 697 (Lasku)