Txarra sutan erreta eraman du Ekigain jaiko txorimaloak

Barren.eus 2018ko eka. 21a, 22:52

Eguneroko gaitzak txorimalo batekin irudikatu dituzte Sallobenten egin duten Ekigain jaian eta sutan erre dute gero.

Udako solstizioaren egunean, ekainaren 21ean, egin dute Ekigain jaia Sallobente-Ermuaranen. Elgoibarko Izarrak hirugarren urtez antolatu du aurten udari ongi-ertorria egiteko jaia. Aurtengoan ere zuzeneko musika eta dantza izan dira Ekigain jaiko osagai nagusiak. Gure arbasoek egun honetan ospatzen zutenari buruzko azalpenak ere jaso dituzte Sallonenten suaren bueltan batu diren lagunek. Suaren gainetik salto eginez amaitu dute eguna.

21 ekigain jaia sallobente elgoibarko izarra barren 2

21 ekigain jaia sallobente elgoibarko izarra barren musikoak

21 ekigain jaia sallobente elgoibarko izarra barren 1

2018 06 21 ekigain sallobente elgoibar izarra airetik