Karakateko igoera zapatuan jokatuko da, 11:00etatik aurrera

Barren.eus 2016ko aza. 18a, 11:55

Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatuta Karakateko 23. Igoera jokatuko dute bihar, azaroak 19. 11:00etan irtengo dira korrikalariak Kalegoen plazatik, eta Karakatera arteko bidea egin beharko dute, norberak aukeratzen duen bidetik. Iñigo Larizek jarraian irabazi ditu azken lau edizioak eta errekorra ere berak dauka (27:37). Emakumezkoetan Nahia Quincocesek dauka errekorra (34:21).

Iaz 88 lagunek hartu zuten parte Karakateko Igoeran, eta Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten. Hala ere, ez zituzten errekor denborak hobetu. Gizonezkoetan Iñigo Larizek dauka errekorra (27:37). Eta emakumezkoetan Nahia Quincocesek (34:21). Indarrean dauden bi errekorrak 2014ko edizioan ezarri zituzten. (hona 2015eko argazki-bilduma)

karakateko igoera soarte

Antolatzaileek gogorarazi dute bidea ez dela markatuta egongo eta norberak nahi duen lekutik igo ahal izango duela, beti ere baserritarrek jarritako itxiturak errespetatuz. Izen-emateak doan izango dira eta interesatuek aurrez (morkaiko@moraiko.net helbidera idatzita) nahiz bihar bertan eman ahal izango duten izena, goizeko 10:00etatik aurrera.

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak: