36ko gerraren errekreazioaren dokumentala Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko dute, hilaren 29an

Barren.eus 2016ko azaroaren 9a

36ko gerraren errekreazioko irudiekin Memoriaren ganbaratik dokumentala osatu dute Taupadak eta Elgoibar1936ko taldeak, eta azaroaren 29an eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian. 

Memoriaren ganbaratik dokumenta bi saiotan emango dute azaroaren 29an: 19:00etan eta 21:00etan, eta sarrerak 5 euroan jarri dituzte salgai (10 urtez beherakoentzat: 2 euro). Sarrerak Pitxintxun egongo dira salgai aurrez erosi nahi dituenarentzat, baina Herriko Antzokiko lehiatilan ere egongo dira eskuragai egunean bertan. 

• Dokumentala DVDan

Bestalde, dokumentala DVD euskarrian ere atera dute, baina eskuratzeko aurrez eskatu behar da, ez baitute beste inon salgai jarriko. Horretarako bi aukera daude: batetik, taupada0@gmail.com helbidera idaztea eta bestetik, herriko denda eta tabernetan eskaria egitea. Eskaria egiten dutenei abenduaren 1ean eta 2an banatuko dizkiete DVDak, Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik 21:00etara.

errekreazioa elgoibar maalan