80 urteko soraluzetarra da Eibar eta Elgoibar arteko istripuan hil den gizona

Barren.eus 2017ko urt. 10a, 13:30

Trafiko istripu larria izan da 12:00etan Elgoibar eta Eibar arteko mugan, 634 errepidean, Saturixo inguruan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta hil egin da autoko gidaria.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Mercedes Benz 917 garabi-kamioi batekin aurrez aurre jo ostean, Citroen C3 autoko gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuetakoek hilda atera dute gizonezkoa, Pedro Jorge Vicho, 80 urteko Soraluzeko bizilaguna. Beste bi lagun zaurituta eraman dituzte Mendaroko Ospitalera; autoan zihoan emakumea bata, 77 urteko soraluzetarra, eta kamioiko gidaria bestea, 38 urteko Eibarko bizilaguna.

12:00etan izan da istripua. Ertzaintzak jakinarazi duenez errepidea itxita dago bi noranzkoetan (13:30etan) eta garabiak ibilgailuak erretiratzeko lanean ari dira.

2017 01 10 istripua saturixo elgoibar2*Argazkiak: sare sozialak.

Lotura duten albisteak: