Zer da komunitatea?

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

- Barren.eus osatzen dugun guztion taldea da Komunitatea. 

- Komunitateko kideak izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren taldeak, alegia. Benetako 'aurpegiak'. Norbanakoak edo elkarteak izan daitezke. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute Barren.eus atariko Komunitatea atalean. 

ZER EGIN BEHAR DA KOMUNITATEKO KIDE IZATEKO?

- Barren.eus proiektuaren komunitateko kide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: 

- 943 744 112 telefono zenbakira deituta.

- Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatzita. 

ARAUAK

- Barren.eus Komunitateko kideak elgoibartarrak edo mendaroarrak izango dira, edo Elgoibarri eta Mendarori buruzko gaietaz hitz egingo dute.

- Barren.eus-ek ez du Komunitateko kideen artikuloekin bat egin beharrik, ezta artikulo horiei buruz egiten diren iruzkinekin ere. Artikulo horien erantzukizuna kideak berak izango du. 

- Komunitatearen hizkuntza euskara izango da. 

- Komunitatean errespetuz idatzi beharko da. Bertan sortzen diren artikulo, iritzi eta erantzunekiko ardura kide bakoitzak izango du. Akusazioak eta irainak ez dira onartuko. Halakoak baleude, Barren.eus-ek kentzeko eskubidea dauka.

- Barren.eus-ek Komunitateko blogetako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du, erabiltzeko arauak urratzen baditu. 

- Ez dira blog komertzialak onartuko. Denda edo komertzio batek ezingo du bere produktuen propagandarik egin. Herriko elkarte eta norbanakoen informazioa konpartitzeko helburua izango du Komunitateak. Barren.eus-ek albisteak sortzeko erabili ahal izango du Komunitateko kideek zabaltzen duten informazioa. 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza