Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 14 urbiara elurretanAloñara igotzeko asmoa bagenuen ere, elur asko zegoela-eta planez aldatu behar izan genuen eta Arantzazu inguruan ibili ginen. Hori bai, elur gosea aseta itzuli ginen etxera.

Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean Aloñara antolatu genuen mendi irteeran 38 umek eta beste horrenbeste gurasok parte hartu zuten joan den domekan. Aloñara igotzeko asmoa bagenuen ere, elur asko zegoela ikusita Arantzazu inguruan geratzea erabaki genuen. Taldea bitan banatu eta Urbia aldera jo zuten batzuek eta Arriona aldera besteek, ibilbide arinagoaren bila. Batean zein bestean elurtutako paraje ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Eta, esan gabe doa, umeek elur gosea asetzeko ahaleginak egin zituztela. Elurretako panpina ere laga genuen gure ibileren oroigarri. 

Hurrengo irteera udaberrian izango da, Herniora joango garra apirilaren 24an. 

2016 03 14 urbiara elurtuta2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza