Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 10 alona elurtuta roberto plazaolaMorkaiko mendi taldeak Aloñara mendi irteera antolatu du martxoaren 13rako, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako gurasoekin elkarlanean. 

Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara 09:30ean. Handik autoz joango gara Arantzazuraino. Duru gaineraino oinez joango gara, eta Urbiara doan mendi bidea utzi ostean, Aloña gaineraino igoko gara. 

Bide gehiena pista baten barrena da, baina elurra dagoenez, elur artean helduko gara Aloñako kurutzeraino. Oraingoa ez da ibilibide zirkularra izango. 

Negua heldu zaigu eta gure mendi tontorrak elurtuta daude. Aloñatik bista paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.

Eguraldi eta elur kantitatearen arabera ibilbideak aldaketak eduki ditzake. Elur gehiegi dagoela iruditzen bazaigu, Arantzazu inguruan ibilbide zirkular bat egingo dugu. Eta, eguraldiaa zeharo kaskartuz gero, hemen inguruan beste ibilbideran bat egingo dugu.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Hala ere, haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohikoa dan moduan.

Desnibeltxoa duen arren, eguraldi onarekin ibilbidea ez da zaila. Baina elurra dagoela kontuan hartu behar da. Arropa egokiak jantzi eta animatu.

  • Luzera: 8,5 kilometro inguru.
  • Desnibela: 575 metro.
  • Irteera: 09:30ean Mintxetako parkinetik.

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza