Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 23 arbilera mendiirteera morkaiko taldeargJoan zen igandean, Ikastola, Herri Eskola eta Morkaikon artean antolatutako mendi irteera eduki genuen. 54 haur eta beste horrenbeste gurasok Arbil mendia igo genuen.

Trenez Debaraino joan ginen. Handik, kanaleko bidea jarraituz, Lastur aldera jo genuen. Lasturretik Arbil mendia igo ostean, Arriola aldetik berriro Debara itzuli ginen. Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa eder bat pasa genuen. 

Arbilek dezenteko aldapak dituen arren, poliki poliki denok gaina lortu genuen eta bertatik Debako itsas hertzea, Izarraitz, Lastur eta Arnoate aldeko bista zoragarriaz gozatu genuen.

Datorren mendi irteera martxoaren 13an izango da, Aloña mendira.

2016 02 23 arbilera mendiirteera morkaiko1

2016 02 23 arbilera mendiirteera morkaiko

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza