Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Hilero legez, haur eta gurasoentzako mendi irteera berriarekin gatozkizue. Domekan, urtarrilaren 18an, Urreagaraitik Santa Eufemiara joango gara.

2015 01 13 morkaikoirteerakMorkaiko mendi taldeak, Herri Eskola eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean antolatu duen mendi irteeraren berri eman nahi dizuegu. Urreagaraitik Santa Eufemiara joango gara haur eta gaztetxoekin urtarrilaren 18an. Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara domeka goizean, 9:30ean eta handik autoetan joango gara Beizamako bailararaino, Santa Agedaraino. Handik oinez abiatuko gara Santa Eufemiaraino (704 metro). Ume zein nagusiei zuzendutako irteera da, baina haurrak ezingo dira bakarrik etorri. Umeek euren ikastetxeetan eman beharko dute izena. 

• Iturriak ikustera joateko irteera

Morkaikok Elgoibar inguruko mendi iturriak berreskuratu eta konpontzeko egindako lana ezagutarazteko irteera antolatu dugu urtarrilaren 24rako. Sargoateko, Karakateko eta Atxolingo iturrietan eginiko berritze lanak ikustera joateko irteera izango da. 8:30ean irtengo gara Kalegoen plazatik. 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza