Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 11 zirardamendiAbenduaren 13rako, domekarako, antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Ziardamendi

Oraingoan ez gara urrutira joango. Elgoibarren bertan burutuko dugu Morkaikok, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera.

Zirardamendi historia handiko mendia den arren, nahiko ezezaguna da elgoibartar gehienontzat. Autoz Aiastiako Murkaikupe frontoiraino joango gara. Handik, lasai lasai Zirardamendira igoko gara.  Ez da aldapa handiko mendi buelta. Hasieran baserri artean ibiliko gara. Gero, pinudian barrena, tontorrerantz joango gara. Paraje hauek guda leku izan ziren  36ko gerran. Beheranzkoan, garai haiek gogoratuko dizkiguten aztarnak aurkituko ditugu. Ez da buelta zaila, beraz, mendiaz gozatuz igande goiz eder bat pasa nahi baduzue, animatu.

San Migelen aparkalekuak mugatuak dira. Ahal  den auto gutxien eramatea komeni da. Autoak partekatu mesedez.

  • Luzera: 7 kilometro inguru.
  • Desnibela: 150 metrp, gutxi gorabehera.
  • Irteera: 09:30ean Mintxetako aparkalekuan.
  • Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza