Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 10 iruiturrietaAzaroaren 15erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera berri bat proposatzen dizuegu: Gatzagatik Hiruerreketara. Deba ibaiaren iturburura.

Autoz Gatzagaraino joango gara. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egingo ditugu. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango duguDeba ibaiaren iturbururaino.  

Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.

Ez da ibilbide zaila eta pagadiz eta gaztainondoz osatutako basoek udazkenean duten kolore eta xarmaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

  • Luzera:+/- 8,5 Kilometro
  • Desnibela: +/- 275 m
  • Irteera: 9:30ean, Mintxetako parkinea

Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Guraso edo bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohikoa den moduan. Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza