Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 25 indamendi morkaiko umeirteeraJoan zen Igandean Ikastola, Herri Eskola eta Morkaikon artean antolatutako mendi irteera eduki genuen.70 bat haur eta besta hainbeste guraso Zarautzeko Indamendi mendira igo ginen.

Eguna triste esnatu bazen ere, goiz aldean eguraldi eguzkitsua eduki genuen. Gainera, udazkeneko hego haizeak bazterrak berotu zituen. Trenez joan ginen Zarautzera. Handik Elkano auzoan barrena Indamendi mendira igo ginen. Bidean mahasti, baserri eta sagarrondoz beteriko ibilbide ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Zarautzeko beste txoko desberdin eta eder batzuek ezagutu genituen.                                                                                                                                
Jeitsiera berriz, beste bide batetik egin genuen, atzera ere tren geltokira bueltatzeko. Gehienok bazkal ordurako Elgoibarrera itzuli ginen. Eguraldi ona genuela, goiz pasa ederra pasa genuen.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza