Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 03 morkaiko irteera umeak arnoJoan zen igandean, urtarrilaren 26an, Arno mendira joan ginen ikastetxeekin batera antolatzen ditugun mendi irteeretan.

Aurreko egunetan eguraldia ilun samarra izan arren, igandean mendirako eguraldi ederra eduki genuen. Oraingoan 40 haur eta beste horrenbeste nagusi animatu ginen.

Mendi irteera Kalbario mendate gainetik hasi genuen. Santiago bidea jarraituz Apaineko leporantz jo genuen. Handik, Morkaikok 1944an eraiki zuen aterpetxera heldu ginen. Indarberritu ondoren, gehienok Arnoko kurutzera abiatu ginen. Bertatik Kantauri kostaldeko bista ederraz gozatzeko aukera izan genuen.
Eguraldiak lagun, arte basoak eta kareharriak sortzen dituen paraje eder bezain berezian, goiz pasa ederra burutu genuen. Bazkaltzerako Elgoibarren geunden bueltan.
Hurrengo mendi irteera Urregarai-Santa Eufemia izango da, otsailaren 16an.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza