Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 21 arno mendia debatik ikusitaMorkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera berri bat proposatu nahi dizuegu, Arno mendira, oraingoan.

 Urtarrilaren 26an, domekan, izango da irteera. Iaz egin nahi izan genuen mendi irteera hau, baina Kalbario mendateko errepidean egiten ari ziren lanen ondorioz, ezin izan genuen egin, eta, Arno (818 metro) mendira joan beharrean Asterrrikara joan ginen.
Gure mendi ibilbidea, Kalbario ondoan dagoen Izarbide aterpetxearen aparkalekutik abiatuko dugu. Autoak bertan utzi ondoren, Arno aldera joko dugu.
Apaingo lepoa pasa ondoren, artadi artean, 1948. urtean Morkaikok eraiki zuen aterpetxera helduko gara. Handik zuzenean Arnoko tontorreraino igoko gara.
Arnotik, itxasaldeko bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Hamaiketakoarekin indarberritu ondoren, atzera Kalbariora itzuliko gara, bazkalordurako etxera bueltatzeko.

  • Luzera: 7 Kilometro inguru
  • Desnibela: 400 metro
  • Irteera: 9:30ean Mintxetako aparkalekutik

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri, gurasoren baten arduran baizik. Ez dago izena Morkaikon eman beharrik, baina irteeran parte hartu nahi duten umeek Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena, ohikoa den moduan.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza