Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 12 10 morkaiko irteera urnobitzaOraingoan ez dugu Elgoibartik irten beharrik izango, Urnobitza mendira egingo baitugu hurrengo mendi irteera, abenduaren 15ean.

Abenduaren 15erako Morkaikotik, Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Urnobitza. Inguruko pinu gehienak bota ostean, bista ederrak dituen mendia da Urnobitza. Aldapa haundirik gabea eta edozeinentzat igande goiz pasa eder bat egiteko plan paregabea.

Eta, gainera, askorentzat ezezaguna izango den Elgoibarko txoko berezi bat ezagutzeko aukera.
Autoz Madariaga auzora joango gara, eta handik Urnobitza aldera joko dugu. Eguraldia eta batzen garen taldearen arabera ibilbidea alda daiteke.
Haserako asmoa zeharkaldi bat egitea da. Urnobitzatik Madarixara itzuli beharrean, Lizundia aldetik Arriagara edo San Antolinera jeistea, alegia.

  • Luzera:+/- 10 Km
  • Desnibela: +200/-700
  • Irteera: 9:30ean Mintxetako aparkalekuan.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egonez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza