Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 11 atxorrotx morkaiko irteera morkaikoOraingoan Debagoienera joango gara. Atxorrotxera.

Domeka honetan, azaroaren 17an, izango da ikastetxeekin elkarlanean egiten ditugun mendi irteeretako hurrengoa.
Gure mendi ibilbidea Gatzagatik abiatuko da. Dorletako Amaren Santutegitik, zehazki. Handik, aldats gora handirik igo gabe, Arlabaneko magaletatik barrena, Atxorrotxeko baselizaraino helduko gara. Paraje berezia eta ederra. Orain dela 800 bat urte Nafarroako erresumaren gaztelu bat zegoen inguruan. Bertatik, Debagoieneko bista ederrak edukiko ditugu eta Anboto edo Orixl ere ikusten dira. Indar berritu ondoren, atzera Gatzagara bueltako gara bazkaltzeko ordurako etxera bueltatzeko.
Espero dezagun duela bi urte egin genuen irteeran baino eguraldi hobea izatea. Euria eta hotza izan genituen orduko hartan.
Irteera nagusiei zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri, gurasoren baten ardurapean baizik. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko den bezela.

 

  • Irteera: 9:30ean, Mintxetako aparkalekutik.
  • Luzera: 8 kilmetro inguru.
  • Desnibela: 350 metro

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza