Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Morkaiko mendi taldeko BTT sailak Zarauztik Elgoibarrera mendi bizikletaz egiteko irteera antolatu du urriaren 20rako.

Elgoibarren 8:20ko trena hartuko dugu, eta 9:00etan hasiko da irteera Zarauztik. Irteera honen helburua da Zarautz-Deba arteko kostalerroaz eta bertako toki ederretaz bizikleta gainean gozatzea. Itziarrera iritsita, Elgoibarrera joateko hainbat bide daude, eta osatzen den taldearen arabera aukeratuko dutgu bat.

Gutxi gorabehera 40 kilometroko ibilbidea izango du irteerak eta laupabost ordutan egitea aurreikusten dugu. Ibilbidea zailtasun tekniko handiegirik gabekoa den arren, 1.200 metroko desnibel positiboa dauka, eta, hortaz, gaitasun fisiko “ona” behar da. Norberak ibilbideaz gozatzeko, eta beste partaideenganako errespetuz, bizikletak egoera onean ekartzea eskatzen dugu. Bidean zehar hainbat toki egongo dira jana erosi ahal izateko, hala ere bakoitzak zerbait ekartzea gomendatzen da.

Izena emateko eta informazio osoagoa jasotzeko, honako helbidera idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2019 10 10 btt irteera zarautz elgoibar morkaiko

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza