Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 13 morkaiko elgoibar mendi eski irteeraMartxoak 23-24ko astebukaeran mendi eski irteera antolatuko dugu Pirinioetara. Gourette eski estazio inguruan ibiliko gara oraingoan.

Bi eguneko irteera izango da eta bietako egun batean Gourette inguruko mendi bat egingo dugu (baldintzen arabera zehaztuko dugu). Bigarren egunean berriz, Gourette eta Artouste lotzen dituen ibilbidea egingo dugu, eta bidean mendi tontor batera igotzeko aukera izango da (Tourettes, 2771 metro). Bigarren ibilbide hau egiteko telesilla ( forfait randonee) bat hartu beharko dugu. Beti ere ibilbideek elur eta eguraldiaren arabera aldaketak izan ditzakete. Laruns herrian dagoen L'Embaradère aterpetxean egingo dugu lo, pentsio erdian (larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne).

Ezinbestekoa izango da:

  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea.
  • Mendian federatuta egotea Pirinioetarako aukerarekin.

Materiala ez dutenentzako, materiala lortzeko laguntza emango dugu. Horrela bada, interesa duzuenok jarri lehen baitlehen gurekin kontaktuan mesedez.
Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere.
Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Asteazkenean Errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30)
  • E-postaz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz

Animatu!

MORKAIKO ME

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza