Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 19 saguzar irteera morkaiko antton alberdi 1Aurreko barixakuan saguzarren mundua gertutik ezagutzeko irteera egin genuen inguruko natura eta ondarea ezagutzeko irteera zikloaren barruan.

Saguzarretan aditua den Antton Alberdi Estibaritz biologo elgoibartarrak gidatu zuen irteera. Parte hartu zuten 27 lagunak Sallobenten barrena ibili ginen saguzar bila. Saguzar gutxi ikusi genituen arren, saguzarrek ateratako soinuak entzun genituen ultra soinuak entzuteko tresna berezi bati esker. Irteera interesgarria bezain dibertigarria izan zen. 

Zikloko hurrengo irteera azaroaren 10ean izango da, Morura.

2018 10 19 saguzar irteera morkaiko antton alberdi

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza