Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko ikastetxeak umeak kalbarioa mutriku70 bat lagunek hartu genuen parte parte Deba eta Mutriku artean egin genuen mendi irteeran.

Joan zen igandean, otsailaren 18an, mendi irteera egin genuen: Deba-Kalbario-Deba. Hasierako asmoa Deban hasi eta Mutrikun bukatzea bazen ere, guztira 70 bat lagun batu ginenez, eta autobus urbanoan denontzako lekurik ez zegoenez, mendi irteera atzera Deban bukatzea erabaki genuen.
Goizean trenez ailegatu ginen Debara. Eguraldi tristea eduki genuen, baina azpaldiko partez ateri eutsi zion. Donejakue bidea jarraituz, Debatik Mutriku aldera jo genuen itsasoa eta Deba parean genituela. Kalbarioko ermitan indar berritu ondoren, Urkamendi tontorra igo genuen. Handik atzera Debara jaitsi ginen irteera zirkular bat osatuz. Bazkaltzerako Elgoibarren geunden bueltan.
Datorren mendi irteera Martxoaren 11n izango da, Intxorta mendira, Elgetara.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza