Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 morkaiko ikastetxeak elgoibar kilomon mendaroDomeka goizean mendi ibilaldia egin genuen arren, ez genuen inongo tontorrik zapaldu, Mendaroko Kilimon bailaran barrena ibili baiginen, ezkutatuta dituen sekretuak ezagutu nahian.

Trena hartuta joan ginen Elgoibartik Mendarora. Eguraldi tristea eduki genuen oraingoan ere, baina aterri eutsi zion, aspaldiko partez. Mendaroko tren geltokian bertan hasi ginen Kilimon bailararen sekretuak ezagutzen. Handik oinez abiatu eta Lizarrola baserritik hurbil dagoen karobiraino ailegatu ginen. 

Bidean zehar Inma Mugertza hidrologo elgoibartarrak bertako lur azpiko uren berri eman zigun: Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxeetako urek jatorria non duten azaldu eta erakutsi zigun, zehazki esateko. Izarraitz eta Kilimon ibaien arteko erlazioaz ere egin zigun berba eta geologia klase praktikoa eta didaktikoa eskaini zigun, karst formazioak, lapiazak, akuiferoak eta leizeen inguruko azalpeekin.

Bazkaltzeko ordurako Elgoibarren ginen berriz bueltan, ibilaldi edarra eginda eta joan ginenean baino gauza gehiago jakinda.

Hurrengo mendi irteera otsailaren 18an izango da, eta Mutrikutik Debara joango gara oinez.

morkaiko kilimon inma

morkaiko ikastetxeak elgoibar kilomon mendaro inma muguerza

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza