Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

kilimon bailara mendaroElgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxeetan edaten dugun uraren jatorria ezagutzeko mendi irteera antolatu dugu Kilimoi bailarara, ikastetxeekin elkarlanean, urtarrilaren 21erako.

Kaixo lagun mendizale!

Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Kilimon, Lur Azpiko Urak

Irteera berezia izango da honakoa, geologiaren munduan murgilduko garelako, eta, besteak beste, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxeetan edaten dugun uraren jatorria ezagutuko dugu. Izarraitz eta Kilimon ibaien arteko erlazioa, Karst formazioak zer diren, leizeak, lapiazak, akuiferoek nola funtzionatzen duten eta antzerakoak ikasiko ditugu.

Ibilbidea: Mendaroko tren geltokian hasi eta Kilimon bailararen sekretuak ezagutzen joango gara poliki-poliki, Lizarrola baserritik hurbil dagoen karobiraino.

Oraingoan ez dugu mendi buelta handirik egingo. Ibilbide lasaia eta laua da. Bidean zehar Inma Mugertza hidrogeologoaren azalpenak entzungo ditugu. Mendarora joan etorria trenez egingo dugu. Bazkaltzeko ordurako bueltan izango gara. Irteera nagusientzako zein gaztetxoentzako da. Umeak ezingo dira bakarrik etorri, gurasoren bat arduradun etorri behar da. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldi alerta edo abisurik egonez gero, irteera bertan behera geldituko da.

  • Luzera: 7 kilometro inguru.
  • Desnibela: 100 metro
  • Irteera: 9:20ean Elgoibarko tren geltokitik.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza