Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

elgoibar soraluze irteera morkaikoIgandean, abenduaren 3an, mendi irteera egin genuen haurrekin, Elgoibartik Soraluzera.

 

Eguna hotz esnatu zitzaigun, baina aterri. Karakateko magalak ostiralean eroritako elurrarekin zuri zeuden. Kalegoen Plazatik abiatu ginen hogei haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera.

Ibilbide lasai eta ederra osatu genuen. Gainera, elurrarekin demaseko gozatua hartzeko aukera izan genuen. 12:00etarako Soraluzen ginen. Autobus urbanoa hartu eta Plaza Handian bueltan ginen Elgoibarko Euskerak 365 Egun taldeak antolatutako ekitaldia hasterako.

Datorren irteera hurrengo urtean izango da, urtarrilaren 21an, hain zuzen ere. Geologia lantzeko irteera izango da.

Baina, aurretik, abenduak 16an Elgoibarren dagoen Fosil eta Mineralen museoa bisitatzeko aukera izango dugu.

Egunak hurbildu ahala, emango dugu horren berri.

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza