Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko elgoibar aitzorrotzGatzagako Dorletako Amaren santutegitik abiatu eta Aitzorrotzeko tontorreraino igo ginen domekan.

Joan den domekan, hilaren 12an, haurrekin mendi irteera berri bat egin genuen, eduki genuen eguraldia mendirako batere egokia ez izan arren. Euria eta haizea izan genituen bidelagun goiz guztian. Hala eta guztiz, 27 haur eta beste horrenbese helduk hartu genuen parte irteeran.

Gatzagako Dorletako Amaren santutegitik abiatu eta Aitzorrotz aldera jo genuen. Paraje ederrak dira Debagoienako hauek, nahiz eta ez genuen eduki bistekin gehiegi gozatzeko aukerarik izan egin zigun eguraldia zela-eta. 10:00ak alderako oinez hasiak ginen, eta, ordu eta erdian, pausoan lasai-lasai joanda, Aitzorrotzeko tontorrean ginen. Basesilako aterpean sartu irten bat egin eta atzera Gatzagara bueltatu ginen, bazkaltzeko ordurako Elgoibarrera ailegatu ahal izateko. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, mendiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Hurrengo irteera Kalamua mendira izango da, apirilaren 9an. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza