Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gaintxipixa morkaikoGaintxipitxa gainera egin genuen mendi irteeran 37 ume eta beste horrenbeste nagusi ailegatu ginen tontorrera.

Domekan, 09:20etako trena hartu eta Mendarora joan ginen. Handik abiatu genuen gure mendi buelta. Eguraldia ederra izan genuen, naiz eta goi aldean haize fina ibili.
Azpilikueta auzotik gora, Kilimon bailara behekaldean genuela, Alkorta aldera abiatu ginen. Lasai lasai, Leizarpe gainera heldu ginen. Handik zuzenean Gaintxipitxa gainerantz jo genuen. 37 haur eta beste horrenbeste nagusi heldu ginen Gaintxipitxa gainera. Haizea fina zenez, bistaz gozatu eta indarberritzeko, Leizarpen egin genuen atseden. Handik  behera, lasai lasai, bakoitzak bere erritmora jaitsi ginen Mendarora. Goiz pasa ederra egin genuen Mendaroko paraje ederretan barrena, urrunera joan beharrik gabe inguruetan ere badaudelako paraje ederrak.
• Hurrengo irteera Xoxotera
Elgoibarko ikastetxeekin (Elgoibar Ikastola eta Herri Eskola) antolatuko dugun hurrengo irteera Xoxotera izango da, otsailaren 19an. Ohi legez, parte hartu nahi dutenek ikastetxeetan eman beharko dute izena.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza