Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko perretxikoak elgoibar mikologiaUmeek perretxikoak euren habitatean nola hazten diren ezagutzeko irteera egin genuen joan zen domekan eta hogei bat umek hartu zuten parte.

Herriko hogei bat neska-mutil Kalegoen plazatik Karakateko magaleraino abiatu ginen domekan. Goizean zehar hainbat perretxiko mota batu genituen eta San Rokeko ermita parean elkartu ginen gero denok. Han, Karakate Elkarte Mikologikoko lagunen azalpenak jaso zituzten gaztetxoek. Hala, perretxikoen mundu zoragarrian barneratzeko aukera bikaina eduki genuen. Eguraldiak larregi lagundu ez bazigun ere, ederto pasa genuen goiza. 

Morkaikok herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuko duen hurrengo mendi irteera abenduaren 4an izango da, Intxortara.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza