Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 perretxikoak irteera morkaikoKarakate Elkarteak  antolatu duen 41. Jardunaldi mikologikoen barruan, perretxikoen mundua ezagutzeko irteera egingo dugu azaroaren 13an.

2016-2017ko umeentzako mendi irteeren egutegian ageri denez, Aloñara mendi irteera egin behar genuen domekan, azaroaren 13an. Aldaketa bat egon da, ordea, eta perretxikoen mundua gertutik ezagutzeko mendi irteera egingo dugu domekan, Karakate Elkarte Mikologikoarekin elkarlanean. Txango honen helburua da perretxikoen mundua hobeto ezagutu eta errespetatzen ikastea da. Perretxikoek guk usten duguna baino garrantzi handiagoa dute gure mendietako ekosisteman. Ez gara urrunegi joango perretxiko bila, Karakateko magalean dauden basoetan barrena topatzen saiatuko gara.
Irteera honen helburua ez da ahal diren perretxiko gehien batzea, perretxiko mota desberdinen ale bakan batzuek batu eta horiek ondo aztertzea baizik. Horregatik, telazko poltsak edo saskitxo bat ekartzea gomendatzen dugu. Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Ez da aurrez izenik eman behar Morkaikon, bai ordea Herri Eskolan edo Ikastolan, aurreko irteeretan egin ohi duten moduan.
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza