Morkaiko Mendizale Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko irteera moru umeak elgoibarGoizeko 9:30etan Kalegoen plazan 84 haur eta beste horrenbeste guraso elkartu ginen  Moru aldera abiatzeko prest.

Eguraldi iragarpena ona zen arren, ilun samar esnatu zen eguna. Abiatu orduko lehen tantak hasi ziren eta Sigma parean izugarrizko euri jasa bota zuen. Taldea osatzen zuten lagunen erdiak buelta ematea erabaki zuen, baina gainontzekook aurrera jo genuen.

Zorionez, huraxe izan zen goiz guztian egin zuen euri bakarra. Handik aurrera eguraldi ederra izan genuen eta lasai lasai Moru aldera igo ginen Saturixo aldetik. Moru gainera 40 haur ailegatu ziren.

Sigma aldetik jaitsi ginen herrira eta 13:00 alderako sartu ginen herrigunean.

• Azaroaren 13an perretxikoak ezagutzera

Hurrengo irteera azaroaren 13an izango da. Irteera hori Karakate Elkarte Mikologikoarekin batera antolatu dugu eta bertan perritxikoen mundu berezia landuko dugu.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza