Mendaroko Txirrindulari Elkartea (MTE)

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Lerro hauen bidez, Mendaroko Txirridulari Elkarteak eskerrak eman nahi dizkizue joan zen domekan, apirilaren 12an, Kilimon Trail mendi lasterketa handi egin zenuten guztioi.

Lehenengo eta behin, mila esker proba hau babestu duzuenoi: Mendaroko Udala, Berria egunkaria, Podoactiva, MYL, Danobat Group, Egile Corporation, Coca Cola, Txarriduna jatetxea, Landa erretegia, Txirristaka, Uztargi eta Lerun tabernak, Coviran denda, Mauri harategia, Mausitxa eta Altzola-Berazeta, Iriondo Kirolak eta GYS Astigarraga Elgoibarko kirol-dendak eta Lizarpe Mendi Kluba.

Eskerrik asko, era berean, batera zein bestera proba hau antolatzen lagundu diguzuen guztioi. Mila esker baserritarroi, ibilbidea markatzen lagundu diguzuen Iosu Juaristi eta Gotzon Zulaikari, anoa postuetan egotea egokitu zaizuen guztioi,  bidea markatzeko erabilitako materiala batzen jardun duzuenoi, argazkilarioi, eta zuei, Iosu Juaristi eta Maite Maiora, kanpo harremanetan egindako lanagatik. Eta bukatzeko, zorionak eta eskerrik beroenak, zuei, parte-hartzaileoi, lasterketa hau antolatzen jarraitzeko indarra eman diguzuelako. Datorren urtean gehiago, eta hobeto!

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza