Itzal handiko korrikalariak izango ditugu aurten ere Mendaron, Kilimon Trail mendi lasterketan. Domekan jokatuko da lasterketa, 10:00etan hasita. 23 kilometro pasatxoko ibilbidea izango du, eta 1.600 metroko desnibela gainditu beharko dute korrikalariek.
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak bat egin du Korrikarekin, eta bihar, Debara bidean hartuko dugu lekukoa. 7:40ak aldera da Korrika Mendarora iristekoa. Guk, Arranbidetik aurrera hartuko dugu, zehazki Geoparkearen seinale parean. Animatu gurekin Korrika egitera!
Uztailaren 4an jokatuko da Mendaron Javier Ezenarro zenaren omenezko lasterketa. Jubenilen lasterketa da berez, eta txirrindulariek 80 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute.
Lerro hauen bidez, Mendaroko Txirridulari Elkarteak eskerrak eman nahi dizkizue joan zen domekan, apirilaren 12an, Kilimon Trail mendi lasterketa handi egin zenuten guztioi.
Apirilaren 4an jokatuko da zikloturistentzako Flandiako Tourra, profesionalena jokatu bezperan, eta bete-betean Aste Santuko oporraldia dela baliatuz, Mendaroko Txirrindulari Elkarteko bazkide bi han izango dira: Enekoitz Elorza eta Aimar Gurrutxaga. 135 kilometroko probarako daude izena emanda, eta ilusioz doaz, harbidearen gogorra probatzera eta goi mailako txirrindularitzaren ederraz gozatzera.
Martxoaren 23an, astelehenez, iritsiko da Korrika Mendarora, 19:10ak aldera (Lanbi parean), eta guk ere parte hartuko dugu, jakina.