Ludoteka

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mugertza elgoibar atletak ludotekan2Mugertza krosean parte hartu behar duten saltakari onenen bisita izan dugu Elgoibarko Ludotekan.

Txapeldun olinpiko bi eta kroseko korrikalaririk onenetarikoak etorri zaizkigu bisitan Ludotekara Mintxeta Atletismo Taldeko Zigor Diezekin batera. Euren kirolean munduko onenak diren arren, harrokeriarik gabeko neska mutil jatorrak direla erakutsi digute. Umeek egindako galdera guztiak erantzun dituzte eta euren mugikorrekin argazkiak atera eta atera aritu dira.
Ludotekako umeek euskaraz eta ingelesez egin dizkiete galderak Kenya, Etiopia, Bahreim eta Argeliako saltakariei. Era guztietako galderak egin dizkiete: zenbat urterekin eta zergatik hasi ziren korrika? zertan pentsatzen duten korrika egiten daudenean? Zer jaten duten? Zenbat domina irabazi dituzten? zein diren euren idoloak eta hobbiak?...
Ruth Jebet txapeldun olinpikoak eskolan hasi zela korrika azaldu digu eta Paul Tergat herrikidea izan dela bere ispilua. Tergat bost aldiz izan zen Munduko kros txapeldun eta Mugertza krosa ere irabazi zuen. Aweke Ayalew, berriz, bizimodu hobeago bat izateko hasi zen korrika, eta Haile Gebresselasie etiopiarra da bere idoloa. Elgoibar inguratzen duten mendiak eta hemengo berdetasuna asko gustatzen zaizkiola esan digu 2015eko Mugertza kroseko irabazleak.
Conseslus Kipruto keniarrak sei domina dauzkala irabazita esan digu, garrantzitsuena iazko udan Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan lortu zuen urrezko domina. Ezekiel Kemboi korrikalari keniarra miresten du eta korrikalaria izango ez balitz futbolaria izatea gustatuko litzaioke. Bartzelona taldeko jarraitzailea da, eta gauaen Realak eta Bartzelonak jokatu zuten Kopako partida ikustera joan zen Anoetara. Teferi Senberi etiopiarrari ere gustatzen zaio futbola, baina irakurtzea da bere zaletasun nagusia. Rabah Aboud argeliarrak lanbidez militarra dela esan digu. Era berean, bi etiopiarrek, Ayalewk eta Senberik, polizia izan nahi dute lasterketak lagatzen dituztenean.
Galderak amaitu direnean, opari bana eman diete umeek atletei eta Ludoteka erakutsi diegu. Elkartruke hau, kultura-artekotasuna lantzeko esperientzia aberasgarria izan dela uste dugu, bai atletentzat eta bai umeentzat ere. Ludotekatik Gaztelekura joan ziren atletak, hango erabiltzaileekin ere egoteko.
Ludoteka eta Gaztelekuarentzat  ohore handia izan da eliteko kirolariak bertan izatea.

Mila esker bisitagatik eta zorte on guztio domekarako!

mugertza elgoibar atletak ludotekan3

mugertza elgoibar atletak ludotekan

mugertza atletak elgoibar gaztelekua

mugertza elgoibar gaztelekua

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza