Kalamua Guraso Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Berde kolorea esperantzarekin erlazionatuta dagoela esan ohi da beti. Berdeguneek lasaitasuna, freskotasuna, alaitasuna eta poztasuna ematen digute. Herri Eskola mendiz inguratuta dago; belarguneak daude inguruan. Eskola barruan zergatik ez?

 Kalamua Guraso Elkartean gure seme-alaben kanpo espazioa hobetzeko lanean ari gara, eta oraingoan beste pausotxo bat eman dugu; belar artifiziala instalatu dugu eskolako patioan, umeek goza dezaten!

Haurrek gozatu egiten dute belarretan jolasean: txiribueltak eta pinuarena egin, saltoak, etzanda egon lagunekin hitz egiten, hamarretakoa jan, belarretan liburu bat irakurri...

Hurrengo bideoan eta argazkietan ikusi daiteke zein ondo pasatzen duten!

IMG 20190218 WA0004

Belarguneak sortzen BIDEOA

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza