Kalamua Guraso Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 07 rokodromoa kalamua herri eskola elgoibar 1Ideiak, proiektuak, zirriborro batean irudikatutako nahiak… Ez da erraza nahi dugun guztia lortzea. Baina badakigu gogor lan eginez gero, nahi horietatik asko lortu ditzakegula. Ideia izatetik, egi bihurtzerako prozesua luzea izan da; lana, elkarlana, deiak eta dirulaguntzak, gogoetak… Baina azkenean… Rokodromoa egi bihurtu dugu!

Ilusioz eginiko beste proiektu bat gure eskura!

Herri Eskolak matrikulazio garaia dela eta antolatutako bisita gidatuetan, rokodromoa bera, zein eskolako beste instalazio guztiak ikusteko aukera paregabea izango duzue bertaratzen zareten familia guztiek.
Bizitzan norbere bidea egitea garrantzitsua delako, pausoz pauso, buruan dauzkagun ideiak errealitate bihurtu daitezkelako… Ez dago bide bakarra, baina segurtasunez bakoitzak bere bidea topatuko du!
Eutsi gogor eta aurrera!
Kalamua Guraso Elkartea

2019 02 07 rokodromoa kalamua herri eskola elgoibar h2

2019 02 07 rokodromoa kalamua herri eskola elgoibar v2

2019 02 07 rokodromoa kalamua herri eskola elgoibar v1

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza