Kalamua Guraso Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Anna Nosowicz artista poloniarrarekin elkarlanean egin genuen Poloniako argiak proiektuari buruzko bideoa aurkeztu dugu Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan.

Plastikatik Arte Hezkuntzara bidea egiteko asmoz “Artikertuz”, ikerkuntza eta berrikuntza pedagogikoko taldean parte hartzen hasi ginen Elgoibarko Herri Eskolan. Bertan, gure esperientziak beste hezkuntza eragileekin partekatzeko aukera izan genuen eta horretan ari ginela, “Donostia 2016” proiektuko arduradunek, Anna Nosowicz artista poloniarraren “egonaldi artistikoa” ekimenaz baliatuz, elkarlan bat proposatu ziguten. Egitasmoa oso interesgarria iruditu zitzaigunez, eskolara proiektu gisa eramatea erabaki genuen.

LH6. mailako talde bat buru belarri hasi zen gaiaren inguruan ikertzen: artistaren jatorria, ibilbide artistikoa, erabiltzen dituen teknikak… Egonaldi artistikoaren barruan, Anna Nosowiczek gure eskolako ikasle taldearekin egoteko aukera izan zuen ikasleei bere teknika erakusteko eta hauek segituan hasi ziren euren artelanak sortzen. Annarekin elkarlanean Donostia 2016ko eraikinean erakusketa muntatzea erabaki eta inaugurazio ekitaldira ikasle, irakasle eta gurasoak bertaratu ginen.

Komunitatean sortzen ari zen ilusioa ikusirik, ikastalde hau irakasle bilakatu eta gure ikastetxeko beste ikasleei azaldu zieten artistaren teknika berriztatzailea. Gela bakoitzak bere arte-lan prozesua bizi eta eraiki ondoren, Udalaren laguntzarekin, Elgoibarko plazaren arkupeak gure artelanekin argitu genituen San Anton jaiei hasiera emanez.

Elgoibarko Herri Eskolak bideo batean jaso du esperientzia hau guztia eta Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan aurkeztu du, egin dugun lanaren berri izan dezaten.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza