Kalamua Guraso Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kalamua Guraso Elkartea gaituzue, Herri Eskolako egunerokoan erabat murgilduta gauden gurasoak. Talde lanean aritzen gara, gure haurren hezkuntzan parte hartzen. Asko dira ikasturtean zehar antolatzen ditugun ekintzak, hemen izango duzue hauen berri.

 Aurte, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren antolakuntzan gabiltza buru belarri, ezagutzen duzue gure aldarria: Gustatzen Jata, Gustatzen Jaku Euskal Eskola Publikoa. Makina bat ekintza antolatzen dihardugu, urtean zehar ospatuko ditugunak, eta ekainaren 7an ere, elkarrekin bizi ahal izango dugu Euskal Eskola Publikoaren jai handia.

2015 01 23 IMG 0023

 Bihar (urtarrilak 24) bertan, Anoetan egongo gara, Erreala eta Eibarren arteko partidan. Errealeko jokalariak gure eskolako haurrak eskutik oratuta dituztela sartuko dira zelaira. Atsedenaldian gainera, gure eskolari buruzko iragarki eder bat ikusi ahal izango da Anoeta estadioko pantaila erraldoian. Hemen bertan, ikusgai izango duzue bideo hori, bihartik aurrera.

Gustatuko jatzuelakoan...

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza