Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 18 anbulatorioa itxita elgoibarBi astean behin biltzen dire Duintasuna-Gaurgeroa taldeko pentsiodunak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko, baina oraingoan, manifestaziorako deia egin dute, Elgoibarko Osasun Zentroan izan diren murrizketen kontra.

2020 07 03 maialen gurrutxaga emakumeen txokoa elgoibar barrenEmakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko ahaleginean, beste urrats bat eman nahi du Elgoibarko Udalak. Emakumeen txokoa zabalduko dute, lehen liburutegia zegoen lokalean, baina herritarrekin batera diseinatu nahi dute espazio hori zer izango den eta uztailaren 7ra arteko epea eman dute ekarpenak egiteko. Maialen Gurrutxaga zinegotziak eman ditu azalpenak.

2020 07 03 carlos cebrian mendaro musikaria cebridayGararock jaialdiaren sustatzaileek eta Sinuöse kultur elkarteko lagunek, Mendaroko Udalaren laguntzarekin, Cebriday musika topaketa antolatu dute gaur iluntzerako Mendaron, Carlos Cebrian musikari hilberriaren omenez.

2020 07 02 martin zabaleta everest 1980 ikurrina1980ko maiatzaren 14an jarri zuten estreinakoz ikurriña Everesteko gailurrean, eta munduko gailurrik altuenera iritsi ostean, euskal espedizio hura omendu zuten Arraten eta Kalamuan, 1980ko uztailaren 6an.

2020 07 02 bertso eskola Ikastola2Ikasle taldeak osatuz gero, Bertso Eskolako saioak urrian hasiko dira.

2020 06 26 cd elgoibar batzarra olaizagan covid19 harmailakClub Deportivo Elgoibar futbol taldeak 2019-2020 denboraldiko kontuak onartu zituen, joan den ekainaren 26an, Olaizaga kiroldegian egin zuten batzar orokorrean. Covid19ak eragina izan zuen batzarra egiteko moduan, hartu behar izan zituzten neurriengatik, eta kirol-taldeko diru kontuetan ere igarri dute pandemiaren eragina.

2020 07 01 mendaro anbulatorioa aurrealdeaHerritarrek azken asteotan egindako presioak eta Mendaroko Udalak berak egindakoak atzera egitera behartu dute Osasun Saila, hein batean. Izan ere. ESI Debabarrenatik jakinarazi berri dute uztailean eta abuztuan lehen mailako osasun-arreta emango dutela Mendaroko anbulatorioan, astean hiru egunetan, aurrez hitzordua eskatuta  (943 032 610).

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza