Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 26 maitemaiorachamonix fotoiosuNazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, kilometro bertikalen Europako Txapelketa jokatu zuten barixakuan Chamonixen (Frantziako Alpeak). Maite Maiora mendaroarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

2015 06 26 nahasteborraste larizElgoibarko institutuak gonbidatuta diplomak banatzera Herriko Antzokira joan behar zuen Iñigo Larizek Nahaste Borraste proba amaitu eta bat. Ez dakigu zeukan presagatik izan den ala sasoi betean dagoelako, baina sekula baino azkarrago amaitu du proba, eta 11 segundoan ondu du berak 2012an ezarri zuen errekorra. 17 minutu eta 50 segundoan ezarri du errekor berria. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan da azkarrena. (argazki biduma eta sailkapena dauka)

2015 06 26 dantzamodernoa mendaroMendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du gaur (ekainak 26) Mendaroko Goñati pilotalekuan.

2015 06 26 motokrossanpedro2013Elgoibarko bi auzotan ospatuko dituzte jaiak asteburuan. Altzolan ez dira oraindik amaitu sanjoanak eta Idotorben sanpedroak hasiko dituzte gaur (ekainak 26) arratsaldean. (egitaraua dauka)

2015 06 26 alfredoetxeberria2013

Bidegi, Gipuzkoako autobideak kudeatzeko sozietate publikoko zuzendaria izango da Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkate ohia. 

2015 06 26 nahaste2014 jorgeglz bizKimetz Elkarteak antolatuta, gaur arratsaldean jokatuko da 31. Nahaste Borraste herri-lasterketa.

2015 06 25 irienlagunak1Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiak bisitan etorriko dira bihar (ekainak 26) Elgoibarrera. Martinbertso DJ, Largabista eta Marikalanbrek ikuskizun parte-hartzailea eskainiko dute Maalako parkean, eta entzierro txiki batekin emango diote amaiera jaiari.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza