Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 21 urrezko bikain izarrariAzaroan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Bikain Euskara Kalitate Ziurtagiriko ebaluazio prozesuan murgilduta egon da, eta ebaluatzaileek mailarik gorena eman diote, urrezkoa.

2015 12 17 iraola gabiola lesboseraMilaka migratzaile ari da Turkia eta Greziaren arteko muga itsasoz zeharkatzen. Egeo itsasoa zeharkatu eta Greziako Lesbos irlara iritsita, lehen uneetan laguntza behar izaten dute eta asko dira boluntario modura babes hori eskaintzen duten elkarteak eta norbanakoak. Beharra dagoela ikusita Elgoibartik hara abiatu eta abenduaren 27tik urtarrilaren 5era bitartean Lesbosen laguntzen arituko dira Koro Gabiola eta Iñaki Iraola.

2015 12 17 urteko gazta aurkMausitxa baserriak aurkari gogorrak izango ditu Gabon Zahar Ferian egingo den 2015. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta txapelketan. Hego Euskal Herriko beste zortzi gaztagilerekin lehiatuko da abenduaren 26an. Txapelketa aurkeztu dute gaur.

2015 12 16 bohemioenkluba taupadaElgoibarko Taupada antzerki taldeak joan den ekainean estreinatu zuen Bohemioen Kluba obra Herriko Antzokian. Barixaku honetan (abenduak 18) antzezlana ikusteko aukera berri bat izango da.

2015 12 16 egutegia2016 danakElgoibarko Udalak 2016ko egutegia osatzeko antolatu duen zortzigarren argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo Kultur Etxean. Egutegiak estimazio handia du herritarren artean eta 3.000 ale banatzen dituzten arren, agortu egin dira azken urteetan. (saritutako argazki guztiak barruan)

2015 12 16 etxez etxeko lag eskuak.jogGipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena izango da Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aztertuko diren gaietako bat, eguen honetan (abenduak 17). EH Bilduk prentsa ohar batean salatu du Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzeko hartutako erabakiaren ondorioz 50.000 euro galdu direla. 

2015 12 16 caminosdeagua salto chico morkaikoCaminos de Agua izeneko filmaren emanaldiarekin amaituko da Morkaiko Mendizale Elkarteak prestatu duen Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloa, eguen honetan (abenduak 17). Hiru kayaklari euskaldunek burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen du 52 minutuko filmak, Patagoniako mendietatik hasi eta Pazifikoko uretara arte. (bideoa dauka)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza