Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 30 maitemaioraannecyn fotoiosuMendi lasterketen Munduko Trail Txapelketa jokatu dute asteburuan Annecyn, Frantzian. Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi ostean, hirugarren postuan sailkatu zen Maite Maiora. Taldeka, berriz, bigarren postua eskuratu zuen Maiorak Espainiako selekzioarekin. (bideoa dauka)

2015 05 30 laukotxapeldunGipuzkoako Kopako finalak jokatu dituzte Sanloko hiru eskubaloi taldek joan den asteburuan. Senior emakumeen Lauko taldeak bakarrik lortu zuen baina titulua. (argazkiak dauzka)

2015 05 31 trinitateakumeendanborradakarrozaElgoibartarrek jai giroan ospatu dituzte Trinitate festak asteburuan. Mendaron ere ekintzaz beteriko asteburua izan da eta gaur, hilak 1, oraindik ere izango dute zer ospatua. Argazki bilduma batean jaso ditugu asteburuan jasotako irudi esanguratsuenak. (argazkiak dauzka)

2015 06 01 istripuadanobatbidegurutzia10:15ean izan da istripua. Kamioi batek 65 eta 66 urteko bi txirrindulari harrapatu ditu San Antolineko biribilgune parean.

Bederatzi egun falta Elgoibarren ekainaren 7an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jairako. Antolatzaileek jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurreko agerraldian, eta musika eta dantzarekin girotu dute aurkezpena. Izan ere, Herri Eskolako 300 ume inguruk flashmoba egin dute Kalebarren plazan, jairako sortutako Jaku, jata abestiaren erritmora.

Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren eta Mendaron, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Ume, gazte zein helduentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. (egitaraua dauka)

2015 05 29 ahotsaksallobenteidigurdiaguregipuzkoaAuzolana lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da gaur egun, baina berebiziko garrantzia izan du euskal kulturan. Gure arbasoek emandako ondare honi esker bizirik iraun dugu herri moduan. Elgoibarren ere oso sustraituta egon da auzolana, alegia, auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema. Gai honen inguruko lekukotasun ugari daude jasota ahotsak.com-en. (bideoak dauzka)

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza